Kalitate-politika

IKAI TECNOLOGÍAS AVANZADAS, SL enpresan (aurreantzean, IKAI), gure filosofia bezeroen konfiantza eskuratzea da, irrati- eta zuntz-sare propioa instalatzeko eta mantentzeko haien beharrak asez, baita telekomunikazio-zerbitzu propioak edo kanpoko operadoreak merkaturatzeko, zuzenean instalatzeko eta sostengatzeko ere.

Gure lan-filosofia erabateko kalitatera dago orientatuta, baita kutsaduraren prebentziora eta laneko segurtasunera ere. Hori dela eta, IKAIn urrats bat gehiago ematea erabaki dugu, eta Ingurumen Kalitatea eta Laneko Segurtasuna Kudeatzeko Sistema ezarri eta mantentzea.

Horregatik, bai hirugarrenen aurrean, bai barne-mailan, IKAIko zuzendaritzak gure ezaugarriak aditzera ematen dituzten honako konpromiso hauek ezarri ditu:

  • Gure bezeroen betekizunak eta aplikatzen ahal zaizkigunak betetzeko konpromisoa.
  • Ingurumena babestea, kutsaduraren prebentzioa barne, gure jardueren garapenaren ondorioz baliabide naturalen kontsumoan, isurketetan, emisioetan eta hondakinen sorreran eraginkortasun-irizpideak aplikatuz, baita gure jarduerak ingurumenean eragiten ahal dituen beste inpaktu batzuen prebentzioa ere, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den neurrian.
  • Legezko betekizunak eta erakundeak onesten dituen bestelako betekizunak betetzea.
  • Lan-baldintza seguruak eta osasungarriak eskaintzea, lesioei aurrea hartzeko eta gure langileen osasunak okerrera ez egiteko.
  • Arriskuak desagerraraztea eta gure langileen segurtasun eta osasunerako arriskuak murriztea.
  • Komunikazio eta parte hartzerako bide egokiak ezartzea langile guztiekin, edo haien ordezkarien bidez.
  • Kudeaketa Sistema etengabe hobetzeko konpromisoa, gure ingurumen-jarduera, kalitatea kudeatzeko prozesuak eta gure langileen segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa hobetzeko.

Jarraibide horiek kontuan hartuta, zuzendaritza honek bere konpromiso sendoa berresten du, nola eta helburu horiek lortzeko ahaleginak bilduz; beraz, politika hau erakundeko maila guztietan ulertu, ezarri eta eguneratzen da.