Lege eta pribatutasun informazioa

1. Xedea eta informazio orokorra.

Legezko eta pribatutasunari buruzko informazio honek IKAI TECNOLOGIAS AVANZADAS, SLU enpresak (aurrerantzean, “IKAI”), webgunearen titular eta kudeatzaile den aldetik, erabiltzaileen eskura (aurrerantzean, “Erabiltzaileak”) jartzen duen www.wikai.es (hemendik aurrera, “Webgunea”) webgunearen sarbidea eta erabilera arautzen ditu. IKAIren datuak hauek dira:

  • Izendapena: IKAI TECNOLOGIAS AVANZADAS, SLU
  • I.F.K.: B31949035.
  • Pedro I.a kalea 6, behea, 31007 Iruña (Nafarroa).
  • Helbide elektronikoa: info@wikai.es
  • Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatua: 1371 liburukia, 1 folioa, NA-27256 orria.

IKAI TECNOLOGIAS AVANZADAS, SLU Merkatuen eta Lehiaren Estatuko Batzordearen Operadoreen Erregistroan inskribatutako sozietatea da.

Legezko eta pribatutasunari buruzko informazio honek Webgunearen sarbidea eta erabilera arautzen ditu. Aurrekoa gorabehera, baliteke Webgunean jasotzen diren espazio edo zerbitzuak erabiltzeko beste baldintza batzuk bete behar izatea. Kasu horretan, kasuan kasuko baldintzak ere bete beharko dira, eta behar bezala jakinaraziko dira.

IKAIk eskubidea du edozein unetan legezko eta pribatutasunari buruzko informazio hau eta beste edozein baldintza orokor edo partikular osatu, aldatu edo ordezteko, eta aldaketa horiek Webgunean argitaratze hutsak jakinarazpen-ondorioak izanen ditu. Horregatik, Erabiltzaileari atarian sartzen den bakoitzean arretaz irakurtzeko eskatzen diogu, eta Webgunea ez erabiltzeko, ezarritako baldintzaren batekin ados ez badago.

2. Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak

Webgunean sartzea Erabiltzaileen erantzukizun esklusiboa da, eta une bakoitzean indarrean dauden legezko oharrak, baldintzak eta erabilera-baldintzak onartu eta ezagutzea dakar berarekin; beraz, Erabiltzaileek arretaz irakurri behar dute legezko eta pribatutasunari buruzko informazio hau, Webgunera sartzen diren guztietan. Eskainitako zerbitzuetako edozein erabiltzeak, hasieratik, Erabiltzaile izaera ematen dio, eta joko da legezko eta pribatutasunari buruzko informazioa berariaz, borondatez eta erreserbarik gabe onartzen duela.

Webguneko zerbitzuetara sartzeko, doakoa ez den edo betebehar batzuk ezartzen ez dituen orotan, Erabiltzaileak adinez nagusia izan beharko du eta kontratatzeko legezko gaitasuna eta ordezkaritza izan beharko ditu.

Webgunean eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeak esan nahi du Erabiltzaileak onartu egin duela zerbitzu horien baldintzak betetzea eta Webgunearen legezko eta pribatutasunari buruzko informazioaren politika.

Webgunera sartzen den Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du legezko eta pribatutasunari buruzko informazio hau eta une bakoitzean erakusten zaizkion erabilera-jarraibide bereziak betetzeko. Halaber, beti legearen eta ohitura onen arabera eta fede onez jarduteko konpromisoa hartzen du, kasuan kasuko zerbitzuaren izaerari dagokion ardura egokia erabilita. Horrela, Erabiltzaileak ezin izanen ditu Webguneko edukiak aldatu, Erabiltzaileak sartu dituen datuen kasuan izan ezik, ezta Webgunearen osotasunari edo funtzionamenduari kalterik eragin ere.

IKAIk Webgunerako sarbidea kendu edo bertan behera uzten ahalko dio legezko eta pribatutasunari buruzko informazioan adierazitako betebeharretakoren bat betetzen ez duen Erabiltzaileari. Aurreko betebeharretako edozein borondatez betetzen ez duen Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu haien ondorioz IKAIri sortzen zaizkion kalte eta galera guztiak.

3. Erantzukizun-esklusioa.

IKAIk eskubidea du Webgunerako sarbidea eteteko, baita haren bidez ematen diren zerbitzuetako edozein edo guztiak edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe eteteko ere, arrazoi teknikoengatik, segurtasunagatik, kontrolagatik, mantentze-lanengatik, hornidura elektrikoaren akatsengatik edo beste edozein arrazoirengatik.

IKAIk ez du bere gain hartzen Webgunean hornitzen den informaziotik hartutako erabakien erantzukizuna, ezta informazio horren ondorioz Erabiltzaileari eragindako kalte-galeren erantzukizuna ere.

IKAIk ez du bere gain hartzen telekomunikazio-sareetara konektatzean izandako akatsen ondorioz Erabiltzaileari sortutako edozein motatako kalte eta galeren erantzukizunik, baldin eta Webgunearen zerbitzua geldiaraztea, bertan behera uztea edo etetea eragin bada, ezinbesteko arrazoiak edo ustekabeko kasuak direla kausa.

4. Jabetza intelektuala eta industriala. Hiperestekak.

Webgunearen zati diren eduki, marka, diseinu, logo, ikono, software, izen komertzial, domeinu-izen eta jabetza intelektual edo industrialeko eskubideengatik babesten ahal diren beste edozein ikur edo elementu IKAIren jabetzakoak edo jabari publikokoak dira, edo bertan sartzeko baimena behar bezala eman duten eta eskubideen egile edo titular gisa agertzen diren hirugarrenenak.

Inoiz ez da ulertuko eskubide horien lizentzia ematen denik, horiei uko egiten zaienik edo horien transmisio edo lagapen erabatekoa edo partziala egiten denik, eta eskubiderik ematen denik ere eta, bereziki, eduki horien gaineko ustiapen, erreprodukzio, banaketa, eraldaketa edo jakinarazpen publikoko eskubiderik ematen denik IKAIren edo dagozkien hirugarrenen berariazko eta idatzizko baimenik gabe. Atal honetan aipatzen diren jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzea indarra duen legedian jasotako ekintza penal eta zibilen bidez jazarriko da.

Erabiltzaileek eta, oro har, beren webgunearen eta Webgunearen artean hiperesteka (aurrerantzean, “Hiperesteka”) ezarri nahi duten pertsonek IKAIren berariazko baimena izan beharko dute, eta honako baldintza hauek bete:

Hiperestekak hasierako orrira edo Webgunearen hasierako orrira, edo IKAIk baimentzen duen puntura, sartzeko aukera emanen du soilik;

Ez da frame bat sortuko Webgunearen web-orrien gainean;

Ez da eginen IKAIri buruzko adierazpen faltsu edo okerrik, ez eta haren zuzendariei, pertsonei eta produktuei buruz ere.

Ez da deklaratuko, ezta aditzera emanen ere, IKAIk hiperesteka baimendu duela, edo Hiperesteka ezartzen den web-orriaren eskura dauden edo eskaintzen diren zerbitzuak gainbegiratu edo onartu dituela.

Hiperesteka bera osatzen dutenak salbuetsirik, Hiperesteka ezartzen den web-orriak ez du izanen IKAIren markarik, izen komertzialik, establezimendu-errotulurik, izendapenik, logotiporik, esloganik edo beste ikur bereizgarririk.

Hiperesteka ezartzen den web-orriak ez du izanen moralaren eta oro har onartzen diren ohitura onen eta ordena publikoaren aurkako informazio edo eduki ez-zilegirik, ezta hirugarrenen ezein eskubideren aurkako edukirik ere.

Hiperesteka bat txertatzeak ez du esan nahi, inola ere, IKAIren eta Hiperesteka ezartzen den web-orriaren jabearen artean harremana dagoenik, ezta IKAIk haren edukiak edo zerbitzuak ontzat ematen dituenik ere.

5. Datuen babesa.

5.1. Sarrera: ondoren emanen dizugun informazioarekin, IKAIk zure datu pertsonalei aplikatutako pribatutasun-politika zein den jakin dezazun nahi du.

5.2. Datuen babesari buruzko araudia betetzea: IKAIk datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu, eta gure ardurapeko datu guztiak legezko eskakizunen arabera tratatzen dira.

5.3. Segurtasun-neurriak: behar diren segurtasun-neurriak gordeko dira, bai teknikoak, bai antolaketakoak, horien konfidentzialtasuna bermatzen dutenak.

5.4. Xedeak: Erabiltzaileak ematen dizkigun datuak eta gurekin duen harremanetik eskuratzen diren datuak honako xede hauetarako tratatuko dira:

(i) Jakinarazten dizugu zure datuak IKAIren ardurapean dagoen fitxategi batean edo batzuetan sartuko direla eta, batez ere, administrazio orokorraren kudeaketarekin, mantentzearekin, betetzearekin, garatzearekin eta kontrolarekin lotutako xedeetarako erabiliko direla, baita gurekin duzun harremana kudeatzearekin lotutako helburuetarako ere, eta, aurka ez bazaude, edozein bidetatik eskaintzen ditugun produktuak eta/edo zerbitzuak merkaturatzeko eta horien berri emateko, baita posta elektronikoz edo antzekoren batez ere.

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak ez direla zatitu edo erabiliko IKAIk gurekin harremanetan egon bitartean eta ondoren eskaintzen dituen zerbitzu eta/edo produktuei buruzko informazio hutsaz bestelako xede komertzialekin. Eta espero dugu gure zerbitzu eta produktuak erabilgarri izanen zaizkizula.

(ii) Gaurkotasun buletina: ematen dizkiguzun datuak buletineko harpidetza kudeatu, mantendu, bete eta kontrolatzeko erabiliko dira.

(iii) Harremanetarako: harremanetan jartzeko atalaren formularioa erabiliko da gurekin harremanetan jartzeko, kontsulta batengatik edo beste edozein arrazoirengatik.

(iv) Hirugarren baten datu pertsonalak eman badizkiguzu, hemen azaldutako alderdiei buruzko informazioa eman eta baimena eskatu beharko diozu, datu horiek sartu aurretik.

(v) Sare sozialak: jakinarazten dizugu sare sozialetan gaudela. IKAIren sare sozialetako orri ofizialen jarraitzaile egiten diren (eta/edo sare sozialen bidez edozein lotura edo konexio-ekintza egiten duten) pertsonen datuen tratamendua atal honen bidez arautuko da, baita erabilera-baldintzen, pribatutasun-politiken eta dagokion sare sozialekoak diren gainerako sarbide-araudi, erabilera-araudi eta antzekoen arabera ere; sare sozialen erabiltzaileak aurretiaz onartuta izanen ditu horiek. IKAIk dagokion sare sozialean zure presentzia behar bezala administratzeko tratatuko ditu zure datuak, baita IKAIren edo gure jarduerarekin zerikusia izaten ahal duten hirugarrenen jardueren, produktuen edo zerbitzuen berri emateko eta Sare Sozialen arautegiek baimentzen duten beste edozein xedetarako ere.

(vi) Gure “Lan-poltsarako” ematen dizkiguzun datuak, bestetik, langileak kudeatu eta hautatzeko helburu nagusiarekin tratatuko ditugu. Hirugarren baten datu pertsonalak eman badizkiguzu, hemen azaldutako alderdiei buruzko informazioa eman eta baimena eskatu beharko diozu, datu horiek sartu aurretik. Jaso eta bi hilabeteren buruan ez badizugu erantzun, esan nahi du ez dugula zure eskaera onartu, eta jakinarazten dizugu zure datuak gorde eginen ditugula, bi urtez baino gutxiagoz, etorkizunean enplegu-profiletakoren batera egokitzen ahal zarela jotzen badugu ere.

(vii) Era berean, zure datuak jakinarazi ahal izanen dira lege- eta/edo kontratu-betebeharrak betetzeko.

 5.5. Cookieak: cookieei dagokienez, kontsulta ezazu gure cookie-politika. Halaber, jakinarazten dizugu Interneten nabigatzeko programan cookieen onarpena administratzen ahal duzula eta, nahi izanez gero, blokeatu.

5.6. Ukitutakoen eskubideak eta oinarri juridikoa: jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa zeuk emandako baimenean bertan eta bidezko interesean dagoela. Zure datuak gorde eginen dira harik eta deuseztapen-eskubidea erabiltzen duzunera arte, lehen oinarri juridikorako, eta horien gaineko legezko erantzukizunak dauden bitartean, bigarrenerako. Beharrezkoa izanez gero, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, mugatzeko, ezabatzeko, eramangarritasunerako eta aurka egiteko eskubideak erabiltzen ahal dituzu. Horretarako, IKAIri (helbidea: Pedro I, 6, behea, 31007, Iruña, Nafarroa) identifikatzeko agiri ofizialaren kopia aurkeztu behar duzu, gutun-azalean honako hauek adierazita: IKAI Pribatutasun-politika.  Horregatik guztiagatik, zure datuak ematen badizkiguzu, joko dugu zure datuak lehen deskribatutakoaren arabera tratatzeko berariazko baimena ematen diguzula. Era berean, jakinarazten dizugu kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzula. Baimen hau edozein unetan ezeztatzen ahal da. Horretarako, goian aipatutako helbidera jo beharko da, idatziz, behar bezala jaso dela egiaztatzeko edozein bitarteko erabiliz. Ildo horretan, jakinarazten zaizu ezeztatze horrek ez duela eraginik izanen baimena kendu aurretik egindako tratamendu eta/edo lagapenaren baliozkotasunean eta/edo zilegitasunean.

6. Lege aplikagarria.

Legezko eta pribatutasunari buruzko informazio hau Espainiako legearen arabera arautzen da. Araudiak alderdiak foru baten mende jartzeko aukera aurreikusten duen kasuetan, bi alderdiak, legokiekeen beste edozein foruri uko eginez, Iruñeko epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira.