Ez baduzu behar duzun erantzuna aurkitzen, jar zaitez gurekin harremanetan.

Ohiko galderak

1. Zerbitzu bat kontratatu nahi dut. Nola egiten ahal dut?

Bete gure webgunean aurkituko duzun formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara kontratazio-izapideak egiteko. Mezu elektroniko bat ere bidaltzen ahal duzu info@wikai.es helbidera, edo 948 030 500 telefono-zenbakira deitu.

2. Jakin nahi dut ea WÏKAIk nire etxean zerbitzu ematen duen.

Sartu esteka honetan, eta zure eremuan estadura ematen dugun ikusiko duzu. Ziur ez bazaude, bete webguneko formularioa, eta harremanetan jarriko gara estaldurarik baduzun baieztatzeko, edo bidali mezu bat info@wikai.es helbidera edo deitu 948 030 500 telefono-zenbakira.

3. Zer ekipo instalatu behar dira?

Bi ekipo: bat, kanpoan, sarbide-sarearekin lotzen dena; eta beste bat, barruan, bideratzaile bat, WiFi estaldura ematen dizuna eta, gainera, kable bidez konektatzen zaituena zure telebistarekin, bideo-jokoen kontsolarekin eta abarrekin.

4. Zer gertatzen da ekipoetako bat matxuratzen bada?

Ekipoa arrazoirik gabe hondatzen bada, WÏKAIk dohainik ordezkatuko dizu.

5. Zenbat ordaindu behar dut ez badut iraupen-konpromisorik nahi?

Interneteko tarifan 12 hilabeteko iraupen-konpromisorik kontratatzen ez bada, erabiltzaileak hasieran ordaindu beharko ditu ekipoaren alta eta instalazioa. Uneko kostua 150 € da partikularrentzat. Telefonia mugikorrerako, aldiz, erabiltzaileak aparteko kosturik gabe edo inolako iraupen-konpromisorik gabe ematen ahal du alta/baja.

6. Telefoniako zerbitzua baino ez dut nahi. Interneteko zerbitzua ere kontratatu behar dut?

Telefono finkoaren kasuan, ekipo hartzailea ere instalatu behar da, eta, horregatik, Interneteko tarifa minimoa kontratatu behar da gutxienez. Telefonia mugikorra, aldiz, independentea da, eta modu independentean edo Interneteko sarbide-zerbitzuren batekin batera kontratatzen ahal da.

7. Kostu gehigarririk ordaindu behar da linea mantentzeagatik?

Ez, kontratatutako kontsumoa bakarrik ordaindu beharko duzu.

8. Kostu gehigarririk ordaindu behar da wifi routerrarengatik?

Ez, Interneteko zerbitzuaren prezioetan doan sartzen da routerra; horrela, inolako kostu gehigarririk gabe izango duzu WiFi estaldura enpresan edo etxean.

9. Zer gertatzen da instalazioa egitera etortzen direnean estaldura-arazorik badago?

Gure Internet edo Telefonia finkoa kontratatzen denean, beti ziurtatzen dugu zerbitzu hori bermeekin eskaintzen ahal dugula. Hala ere, edozein arrazoirengatik nahi duzun zerbitzua eman ezin badizugu, WÏKAIk ordezko zerbitzu bat eskaini ahal izanen dizu, eta zuk erabakiko duzu onartzen duzun ala ez, zuretzat inolako kosturik gabe zure interesekoa ez bada.

10. Telefonia mugikorreko linea bat baino gehiago kontratatzen ahal ditut?

Bai, nahi adina linea kontratatzen ahal dira, mugarik gabe. Gainera, Interneteko tarifa bat aukeratzen baduzu, Telefonia mugikorreko nahi duzun tarifa aukeratu ahal izanen duzu.

11. Ekipoen instalazioa ordaindu behar dut?

12 hilabeteko iraupen-konpromisoarekin kontratatzen baduzu, instalazio estandarra doakoa da. Instalazio estandartzat jotzen da kanpoko ekipoaren eta barneko routerraren artean 25 m baino gutxiagoko kablea duena.

12. Zer gertatzen da mugikorrean daturik gabe geratzen banaiz?

Bono gehigarriak erosten ahal dituzu edozein unetan: deitu 948 030 500 telefono-zenbakira edo bidali mezu elektroniko bat info@wikai.es helbidera.

Bono hori indarreko hilabetearen amaierara arte egonen da aktibo.

13. Nola aktibatzen ahal dut datu-nabigazioa WÏKAIren mugikor batekin?

ORANGE ESTALDURA

Androiden -> “Ezarpenak” -> “Haririk gabeko konexioak/sareak” -> “Sare mugikorrak” -> “APN” -> “APN berria”. Menu horren barruan “WIKAI” idatzi behar duzu “izena” atalean. “APN” atalean, “internetmas” jarri behar duzu. Berriro ere menua tekla sakatu behar duzu, eta “gorde” aukera.

IPHONEan (IOS) -> Konekta zaitez wifi sare batera zure mugikorretik eta ireki smartphonearen nabigatzailea (Safari). -> Sar zaitez  www.unlockit.co.nz webgunean. -> Behean, bigarren ikonoan, APNa sortzeko aukera ikusiko duzu. Sakatu ikonoan -> Herrialdea aukeratzean, hautatu Espainia, eta operadorean, hautatu Cablemóvil edo MásMóvil. -> Sakatu berriro APNa sortzeko aukeran. -> Beste pantaila bat agertuko zaizu, eta Instalatu botoiari eman behar diozu hor. -> Listo, datu-sarera konektatzen ez dela ikusten baduzu, saia zaitez terminala berrabiarazten.

MOVISTAR ESTALDURA

Androiden -> “Ezarpenak” -> “Haririk gabeko konexioak/sareak” -> “Sare mugikorrak” -> “APN” -> “APN berria”. Menu horren barruan “WIKAI” idatzi behar duzu “izena” atalean. “APN” atalean, “inet.es” jarri behar duzu. Berriro ere menua tekla sakatu behar duzu, eta “gorde” aukera.

IPHONEan (IOS) -> Konekta zaitez wifi sare batera zure mugikorretik eta ireki smartphonearen nabigatzailea (Safari). -> Sar zaitez  www.unlockit.co.nz webgunean. -> Behean, bigarren ikonoan, APNa sortzeko aukera ikusiko duzu. Sakatu ikonoan -> Herrialdea aukeratzean, hautatu Espainia, eta operadorean, hautatu Cablemóvil edo MásMóvil -> Sakatu berriro APNa sortzeko aukeran. -> Beste pantaila bat agertuko zaizu, eta Instalatu botoiari eman behar diozu hor. -> Listo, datu-sarera konektatzen ez dela ikusten baduzu, saia zaitez terminala berrabiarazten.

14. Atzerrian nabigatu eta hitz egiten ahal dut WÏKAIren mugikor batekin?