BAÏ, elkarren oso antzekoak gara

Hemengoak gara, lurrekoak, gure herrietakoak eta gure jendearenak, izateko, bizitzeko eta egoteko modu bera dugu. Hurbilak, irisgarriak eta zintzoak gara, eta izaera hori da lan egiteko gure moduaren bereizgarri.

2018an, Nafarroan Interneteko eta Telefoniako operadore bat sortzeko abenturari ekin genion, herri guztiek, baita bakartuenek ere, operadore handiek eskaintzen dituzten zerbitzu berberak izan zitzaten, baina prezio lehiakorragoetan eta hurbileko tratuarekin.

Lurralde osoa eta haren konexio-aukerak aztertu ondoren, gure sare propioaren bitartez edo dagoeneko hedatuta dagoen zuntza merkaturatuz eskaintzen ahal dugu Internet. Gure konpromisoa irmoa da, eta teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten soluzio eraginkorrak eskaintzen ditugu, etxe guztietara eta urruneko lekuetan ere konektatuta egon behar duten enpresetara iristeko.

Iruñean ditugu gure bulego nagusiak, baina behar duzun guztietan emanen dizugu arreta, gaztelaniaz zein euskaraz, kalitatezko zerbitzu bizkor eta eraginkorra bermatuta; izan ere, edozein gorabehera berehala konpontzen dugu.

 

 

Zergatik WÏKAI?

GERTUTASUNA ETA BIZKORTASUNA

Iruñean dugu egoitza, eta gure taldeak edozein gorabehera konpontzeko edo izaten ahal duzun edozein zalantza bizkor eta eraginkortasunez erantzuteko konpromisoa du.

w

VIP LAGUNTZA TEKNIKOA

Gure laguntza teknikoa VIP da, gure bezero guztiak hein berean direlako garrantzitsuak.

Goizeko zortzietatik gaueko hamarrak arte jartzen ahal zara gurekin harremanetan, urteko egun guztietan, behar duzun edozertarako.

f

NEURRIRA EGINDAKO SOLUZIOAK

Badakigu etxe eta familia guztiak desberdinak direla, eta, beraz, haien beharrak ere desberdinak direla.

Neurrira egindako soluzioak eskaintzen ahal ditugu, beharrezko zaizkizun zerbitzuekin.

Hitz eginen dugu?

Nafarroako telekomunikazioetako tokiko operadorea

  • NNodo zentral erredundatua, Iruñean kokatua.
  • Nwww. interkonexio orekatua, Madrilen, Bartzelonan eta Bilbon dauden datu-zentro nagusien bidez.
  • NGarraio-sare propioa eta bermatua, hainbat komunikazio-eraztunen gainean, zuntz optikoko teknologiak erabiliz.
  • NLaguntza Teknikoko Zerbitzua (LTZ), Iruñean kokatua, teknikari espezializatuekin, sareko arazoak ahalik eta denbora laburrenean konpontzeko