Interneta gure bizitzan sartzeak erabateko aldaketa ekarri du gure lan egiteko, informatzeko eta komunikatzeko moduan. Horren ondorioz, zaila da imajinatzea gure egunerokotasun jarduera bat sare gabe egitea.
Mundua ikusteko modua aldatu eta hausnarketa eragiten digun gertaera da. Bazenekien oraindik badirela sare urriko populazioak? Internet gabeko bizitza imajinatzen duzue?
Erantzuna ezezkoa dela uste dugu. Eta guk ere ez dugu imajinatzen.
Ez gara oso urrun joan behar. Informazioaren Gizarterako eta Agenda Digitalerako Estatu Idazkaritzak egiten duen “Banda Zabalaren estaldura Espainian” txostenak adierazten zuen 2018an Nafarroako biztanleen %20k ez zuela 100 Mega baino gehiagoko Interneteko estaldurarik. Biztanleen %6k, berriz, ia ezin zuen 30 Mb/s-ko abiadura hartu.
Bidezkoa da hori? zergatik bizi naizen lekua baldintzatzailea da komunikatzeko eskubidea eskuratzeko?
WÏKAI-n, arazo horretaz jabetzen gara, eta herri handien eta txikien arteko eten digitala murrizteko lan egiten dugu. Horregatik, herri askok, gure zerbitzuari esker, konpondu dute Interneteko konexio desegokiaren arazoa.
