Gaur Artaxoa bisitatu dugu, WÏKAIri esker Internetez gozatzen duen herria.
Duela urtebete garai honetan bizi beharko genukena esango baligute, ez genuke sinetsiko. Inoiz ez genukeen imajinatuko gure bizitza, ezagutzen genuen bezala, geldituko zela. Etorkizuneko plan horiek alde batera utzi beharko genituzkeela: bidai bat munduaren beste aldera edo orain itxaron beharko duen ospakizun berezi bat.
Agian ezin izango dugu bidaia hori egin, baina gure erkidegoko paisai, herri eta jatetxe ikusgarriak bai bisitatu ahal izango ditugu. Zer une hoberik Nafarroa berriz ezagutzeko? WÏKAIk bidaia horretan lagunduko du. Gaur Artaxoa bisitatuko dugu.
Erdi Aroko gotorleku zoragarri batek koroatzen du Artaxoa dagoen mendixka, Iruñetik 30 kilometrora dagoen herri txiki bat, begiak itxi eta erregeak, nobleak, gotzainak eta aita santuak bizi diren iraganarekin topo egitera gonbidatzen duena.
XI. mendeko gotorleku ikaragarria «El Cerco» izenaz ezagutzen da, hegaletik lautadaraino jaisten den baserrira autoritatez agertzen dena, kale estu eta harriztatuen labirintoan barna, etxe eta jauregi ikusgarriz inguratuta.
Imajinatu errege-erreginak, nobleak zaldiz, juglareak, gotzainak eta baserritarrak arropa astunez jantzita espazioa betetzen. Iraganeko garaiak imajinatu, eta San Saturnino elizaren (XIII. mendeko eraikin sendo eta ikusgarria, monumentu historiko-artistiko izendatua) gailurrean biztanleria nola bizi izan zen irudikatzen saiatu.
1.700 biztanleko herri bat ikusiko duzu ibilbidean, eta, «El Cerco»-z gain, beste eraikin interesgarri batzuk ere baditu, hala nola jauregi hamaseitarrak, San Pedroko eliza gotikoa eta, kanpoaldean, Jerusalemgo Andre Mariaren basilika eta San Bartolome ermita.
Artaxoa bisitatzera animatzen zara?
Zure zain gaude hurrengo bidaiarako!
